XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alabaina, politikoki mingarriena, Nafarroaren egoera da.

Duela urte bete besterik ez, Nafarroa Euskadi zela aldarrikatzen zuen PSOEk, jaka aldatu du.

PNVk, hitzez ohiko jarrera mantentzen du, baina gero eta garbiago dago ez duela ezer egingo egoera honen aurka, eta sortu berria den Euskal Kontseilu Orokorraren bideari eutsiz, Hego Euskal Herriaren banaketa onartu egingo duela, aldez edo moldez.

Nafarroako eskuineko espainolistak eta era guztietako nafartar-ultrak harrosko dabiltza, poliziaren gerizpean.

Ez da harritzekoa, bada, German Rodriguezen heriotzak giroa pipertzea.

Arratsaldeko asanbladan Iruñetik etorritako LKIko lagun batek, emozioz beteriko azalpenak eman dizkigu.

Hari entzunez begiak zeharo lausotu zaizkit.

Hurrengo egunerako, greba orokorra! Deialdi horrekin bukatu dugu asanblada eta manifestazioa.

Joseba Barandiaran

Greba orokorra eta osoa da.

Langileak etxean geratu dira, komertzioak itxita daude, jendea kalean dago.

Telebistan eta, salbuespenak salbuespen, prentsan agerturiko gezur zitalek amorratu egin gaituzte.

Prentsari buruz ari garela, Egin egunkariko zuzendaritzaren partaide batek hitza eskatu du, gordeta zuten papera amaitu egin zaiela eta Papelera Españolatik hartzeko baimena eskatuz.

Iaz, greba aktiboaren edo eraginkorraren inguruan izan genuen eztabaida bera piztu da: dena gerarazi ala herria gure kasara antolatu?

Nik, bigarren iritziaren aldekoa naizen aldetik, Portugalgo La Republica aldizkarian gertaturikoa azaldu dut.

Aldizkari honetan, langileek zuzendaritzari ezarritako araudien baitan argitaratzen zuten